imagen de la cabecera
Harpidetza

Bisita gaitzazu, Tolosan itxaroten zaitugu

GPS Kopakena:

Latitudea: 43.135318Longitudea: -2.073447


Papergintzak Gipuzkoan duen garrantzia XIX. mendetik dator, orduan hazi baitzen, nabariki, oso epe laburrean.
XX. mendearen hasieran, lanerako behar zuen ur kopuru handia kontuan izanda, paper-industriak Oria ibaiaren ertzetan biltzera jo zuen, Tolosan bereziki; horrela bihurtu zen papergintzako hiri nagusi, eta ekarri zituen Gipuzkoako papergintzaren negozioko ia enpresa guztiak bertara.
Horregatik eutsi diogu mahai-oihal gisa papera jartzeko tradizioari. Paper-fabriketako jatorrizko ebakinak ziren eta dira, beste sektore batzuetako enpresariekin bazkaltzera etorri eta hantxe uzten baitzituzten idatzita beren oharkizunak, planoak, akordioak, etab.
Beraien ohoretan eta gure herriarenean, omenaldi txiki bat egiten diegu zigilu honen bidez: Made in Tolosa.